Bonnat-Helleu museoaren baitan hainbat mendeetako aitzinaroko obra, margolan, marrazki, eskultura eta arte objektuk, Leonardo da Vinci, Michelangelo, Rafael, Dürer, Rubens, Van Dyck, Rembrandt, El Greco, Goya, Poussin, Watteau, Ingres, Delacroix, Géricault, Degas, etab. bezalako europar artista ospetsuenak solastarazten dituzte.

Jende gehienarekin arteaz duten zaletasuna partekatu nahi izan duten artista eta zale batzuen eskuzabaltasunari esker bildurik, obra hain desberdinez osatu bilduma hau Léon Bonnat (1833-1922) baionar artistari zaio gehienik zor. Haren izena baino anitzez gehiago zor dio museoak; 3 500 obra inguru zor dizkio gehien bat, artistak museo nazionalei legatuak, Estatuari Baionan erakusgai jartzeko obligazioa emanez. Louvre museoa eta Bonnat-Helleu museoa geroztik ber patu komunitatean batu ditu testamentu xedapenak: paristar museo ospetsuko inbentarioetan sartuak dira gaur egun obra hauek, frantses lurraldean zehar gordailu garrantzitsuena osatzeko.

Bonnat-en ezkuzabaltasunak eta haren bildumaren ospeak hainbat emaile bultzatu dituzte museoa aberastera haren ondotik. Antonin Personnaz (1937), Jacques Petithory (1992) eta Paulette Howard-Johnston-en (1989 eta 2011) legatuek obra nagusi batzuk sarrarazi dituzte museoan, italiar Pizkundetik Garai Ederrera. Paul César Helleu (1859-1927) margolari eta zizelkariaren obra funts handi-handi batez osatu azken legatu honen ondorioz du museoak artista honen izena Bonnat-enari gehitzen.

Utzi artea zuregana etortzen

Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.