Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.
Egin zaitez babesle
Léon Bonnat-en ikuspegia eta gogo zabalari esker da museoa sortu, publikoari goi-obra bilduma bakan eta aberatsa eskaintzeko. Haren lan propioaren eta bildumen zati handia emanez, Baiona hiriari zinezko altxor artistikoa biltzea ahalbidetu dio. Gaur egun, mezenasgo ohitura honek jarraitzen du, hastapeneko egintza honen gisara, arteaz duten jaidura eta sekulako ondare hau zaintzen laguntzeko nahikeria partekatzen duten emaile engaiatuei esker.
Musée Bonnat-Helleu museoaren mezenas bilakatuz, museoari garatzeko eta berritzeko aukera eman dioten eskuzabaltasun historia luzean sartzen zarete. Mezenas bilakatuz, zuzenki parte hartzen duzue gure bilduma bakanaren zaintzean eta aberastean, artea datozen belaunaldiengana hedatzen lagunduz, aldi berean. Zuen sostenguari esker, ezin estimatuzko ondarea zaintzeaz gain, erakusketa berritzaileak antolatzen eta denen jakin-mina eta loratze artistikoa elikatzen dituzten mediazio ekintzak eskaintzea ahalbidetzen duzue.
Gurekin harremanetan sar zaitezte.
Milesker gure proiektuak egingarriak bilakatzen laguntzen duten gure mezenas guziei
- Milesker hainbat proiektutan eta, bereziki obra berriak eskuratzeko, laguntzen gaituen Bonnat-Helleu Museoaren Adiskideen Elkarteari.
- Milesker museoko enbaxadore ttipien programa sostengatzen duen Hetzi Fundazioari: familiei zuzendu kartelen idazketa Baionako eskolako haurren eskutik.