Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.
Irisgarritasuna
Bonnat-Helleu museo osoa denei hurbilerraza zaie!
Ahalmen urriko egoeran dauden bisitariak urririk eta lehentasunez sar daitezke museora, frogagiria erakutsiz. Prezio apaldua proposatua zaie haien laguntzaileei.
Gure bisita eskaintzak apailatzen ari gara, gure langileekin harremanetan sar zaitezte zalantzarik gabe, zuen beharren berri hartuko dute.
-
Ahalmen urriko egoeran dauden bisitarientzat
Eraikin osora heltzeko ahalmena dago, igogailu batek solairu guzietara eramaten du jendea.
Bi gurpil aulki eta alketx plegagarriak har diztakete fite akitzen diren pertsonek. Gurpil aulkietako bateriak berriz kargatzen ahal dira, harguneko langileei eskatuz gero. Gurpil aulietarako lekuak erreserbatuak dira gure gertakizunen karietara, etorriko zaretela aitzinetik jakinarazi eta atxikiko dizkizuegu.
Garraio publikoak erabiltzen badituzue, plantan ezarri antolamenduen berri hemen har ezazue.
https://www.txiktxak.fr/accessibilite-reseau-de-transport/
-
Entzumen urriko egoeran dauden bisitarientzat
Bonnat-Helleu Museoak doako zerbitzuak eskainiko ditu gorrentzat eta entzumen-zailtasunak dituztenentzat egokituta 2026tik aurrera. Audio-gida bat egongo da entzumen-zailtasunak dituztenentzat, gailu indibidualekin bateragarria bada. Bi bideo-gidak frantses zeinu hizkuntzan (LSF) iruzkinak jasotzeko aukera emango dute.
-
Ikusmen urriko egoeran dauden
Antolamendu pododaktilo edo kontrastatuez hornitua da eraikina espazioan mugitzen errazteko. Gida zakurrak eta laguntza zakurrak onartuak dira erakusketen ibilbidean.
Braille teklaz hornituak dira audiogidak, eta audiodeskripzio ibilbidea urririk plantan ezarria izanen da 2026ko udaberrian!
Boufflers hiribidean kokatua da aparkaleku hurbilena baina epe laburreko aparkatzea baimendua da Jacques Laffitte karrikan.
-
Adimen urriko egoeran dauden bisitarientzat
Bisita irakur eta ulerrerraz dispositiboak prestatzen ari gara.
Taldeko bisitak egiterakoan, gurekin harremanetan sar zaitezte lehenagotik egokia den dispositibo onena zehazt dezagun. Argibide guziak hemen atzemanen dituzue.