ORDUTEGIA ETA SARTZEA

  • Zein egunez da jende gehien etortzen?

Asteburuetan da jende anitz etortzen, hobe duzue este barnean etortzea lasaiago egoteko.

 

  • Animalia batekin etor naiteke?

Itsu zakur gidak dira Bonnat-Helleu museoan onartuak diren animalia bakarrak.

 

  • Maleta batekin etor naiteke?

95 x 27 cm heinekoak edo izari ttipiagokoak diren maletak, bizkar zakuak eta beste puskateriak utz daitezke museoko jantzizaindegietan. Maleta zaindegia aurkituko duzue museotik oinez 10 minutura den Baionako tren geltokiaren ondoan.

 

  • Nola egin nire trotineta edo bizikleta plegagarriarekin?

Horrelako objektu handiegiak ezin dira utzi museoko jantzizaindegietan.

 

  • Museoara sar daiteke haur karrosa edo nini zorro batekin?

Bai, haur karrosa edo nini zorro batekin sar zaitezkete. Ttipienei erreserbatua zaie aldatzeko eremu bat eta aeriumak aurkituko dituzue zuen niniari bularra emateko edo haur liburuak erabiliz atseden pixka bat hartzeko. Kafé Tindako langileek berotzen ahalko dituzte ninientzako poto ttipiak.  

 

  • Gurpil aulkietan dauden pertsonak heltzen ahal ote dira eremu guzietara?

Bai, gurpil aulkietan dauden pertsonak heltzen ahal ote dira eremu guzietara. Sartze erraztasun dispositiboez berri gehiago ukaiteko, eskaini orrira jo ezazue. 

 

  • Hotzegi da geletan, berogailua igotzen ahal da?

Arte obren kontserbazio baldintzei lotua da Bonnat-Helleu museoko geletako tenperatura. Ezinbestekoa da tenperatuak 19 et 21°C artekoak izatea zenbait obra erakusgai ezarri ahal izateko. Arau klimatiko biziki zorrotz hauek errespetatu ezean, ezin daitezke publikoari aurkeztu obra horiek.

 

  • Nola erreserbatu talde bisita bat?

Heldu taldeentzako argibide guziak hemen atzemanen dituzue, eskolakoentzat hor eta behar bereziak dituzten taldeentzat orri honetan

 

TXARTELDEGIA

  • Txartel baten baliozkotasun eguna aldatzen ahal ote da?

Ez, ezin da erreserbatua izan den tarte bat aldatu.

 

  • Zoritxarrez nire bisita ezeztatu behar dut, dirua itzultzea galdegiten ahal ote dut?

Ez, ezin dizuegu txartelaren dirua itzuli zuen bisita ezeztatzen baldin baduzue. 

 

  • Tokian berean, nola ordain dezakegu?

Txarteldegian, eskudirua, banku txartelak (Visa edo Mastercard), txekeak, opor txekeak eta Eusko, eskudiruz, onartzen ditugu.  

 

DENDA

  • Dendara sartzen ahal ote da museoa bisitatu gabe?

Bai, Dendara karrikatik sartzen ahal da libroki. 

 

  • Linean mana dezaket?

Ez oraindik, baina horretan gabiltza.

 

KAFE TINDA

  • Bonnat-Helleu museoan jaten eta edaten ahal ote da?

Ostalaritza arina eta te saloia eskainiko dizuen Kafé Tinda aurkituko duzue Bonnat-Helleu museoan. 24 lekuko gelaz eta museoko korralean dagoen 50 lekuko terrazaz osatua da. Menua hemen atzemanen duzue.

 

  • Ostatura museoa bisitatu gabe joan naiteke?

Bai, Kafé Tindara karrikatik sartzen ahal da libroki.

 

PROFESIONALAK

  • Nora igor dezaket nire baitarikako hautagaitza?

Zuen baitarikako hautagaitza helarazteko, mail bat ondoko helbidera igor, otoi: musee-bonnat-helleu@bayonne.fr

 

  • Trebakuntza egonaldi bat xerkatzen dut, norekin harremanetan sartu behar dut?

Trebakuntza egonaldi bat egin nahi baduzue, mail bat ondoko helbidera igor, otoi: musee-bonnat-helleu@bayonne.fr

 

  • Nola proposa ditzaket nire enpresako zerbitzuak?

Baiona hiriko zerbitzua da Bonnat-Helleu museoa, merkatu publikoetan oinarrituz lan egiten dugu. Plateforma hau segitzea proposatzen dizuegu gure beharren berri hartu eta zuen zerbitzuak proposatzeko.

https://demat-ampa.fr/?page=Frame.ConsultationsOrganisme&org=i0r64

Utzi artea zuregana etortzen

Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.