Ongi etorri Bonnat-Helleu museora, berantetsiak gara zuen ikusteaz! 

 

  • Bizi eremua da museoa, ez isiltasun leku bat eta haurrei ere osoki irekia zaie. 
  • Orri honetan zuen bisita haurrekin prestatzeko argibide baliagarriak atzemanen dituzue.
  • Sartzea urririk da 18 urteko haur guzientzat. 

 

Bisita ibilaldi berezia asmatua izan da familientzat. Haurren izariko obra hauta bat aurkituko duzue kimera segituz, Baionako eskoletako haurrek kontatu obrekin. Nork, haur batek baino hobeki kontatuto lizueke obraren historia?

  Une partekatua bizitzeko, familiako bisita gidatua aurreikusia da larunbat goiz guziez.

  6 urtetik aitzina, museoa zuen 5 zentzumenekin elkarren artean ezagutuko duzue.

  Bisita gidatu eta ateleria gehiago aurreikusiak dira udaberritik aitzina, bai eta izariko audiogida. Bitartekariek ekiten dute adin tarte guziei egokitu jarduerak proposatzeko.

Alde baliagarriari dagokionez

 

Dena abian ezartzen dugu harrera baldintza onenetan eskaintzeko.

  • Zuen niniekin, museoa nini karrosaz edo nini zorroa lagun bisita dezakezue. Atseden eremuak, aeriumak aurkituko dituzue, 1 eta 3. mailan, pausatzeko molde erosoan jar zaitezten, zuen niniari bularra emateko, besteak beste. Gure Kafé Tindako lankideek plazer handiz biberoiak eta poto ttipiak berotuko dituzte, ninientzako aldatzeko eremua eta komunak plantatuak direlarik etxabean.

 

  • Handienentzat, buruan atxik ezazue komunak badaudela solairu bakoitzean eta etxabean, komun ttipi egokitua dagoela aldatzeko eremuan. 1 eta 3. mailetan atzemanen dituzuen aerium, gure atseden eremuetan, joko eta irakurtzeko liburu hauta batez goza dezakezuela. Artearen inguruko liburu eta joko hauta bat atzemanen duzue ere museoko dendan. Eta zuen bisitaren ondotik, korrika ibiltzeko beharra? Ravignan plazabaratzea justu Frédéric Bastiat karrikaren buruan da.

 

 

Utzi artea zuregana etortzen

Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.