Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.
Helduen taldea
Ongi etorri Bonnat-Helleu museora, berantetsiak gara zuen ikusteaz!
Orri honetan zuen bisita prestatzeko argibide baliagarriak atzemanen dituzue.
- Kontsideratzen dugu 10 pertsona baino gehiago etorriz gero talde bat osatzen duzuela. Hemen, talde bat 25 pertsona baino gehiagoz osa daiteke. Hortik goiti, bitan zatitu beharko duzue! Prezio berezia onartua zaizue, 6 eurotik sasoi arinean, 8 eurora sasoi betean.
- Ahal bezain harrera ona eta geletan zirkulazio jarioena eskaintzeko gisan, nahitaezkoa da egun eta oren zehatz baterako, idatziz hitzartu erreserbatzea egitea. Erreserbatzerik gabe agertuko diren taldeentzat, nahiko harrera ahalmena lortuz gero baizik ez da bermatzen ahal Bonnat-Helleu museora sartzea.
Museoa berriro irekitzeko ahalik eta jende gehien hartzeko, ez ditugu taldeko bisitak onartuko 2026ko martxora arte. Erreserbak laster irekiko dira.
Bisita gidatua nahi duzue?
Aukera desberdinak eskainiak zaizkizue:
- Bisita bat Bonnat-Helleu museoko langileekin erreserbatzeko.
Gure bildumetan adituak dira gure biatrtekariak eta hauen zehaztasun guziak ezagutzen dituzte. Museoko goi-obrak aurkezten ahal dizkizuete bai eta bisita zuen esakerei egokitu ere. 120 euro kostatuko dio talde osoari, talde prezioko sartze txartelaz gain. Beherago dagoen orria bete eta igor iezaiezue zuen bisita apailatzen hasteko.
- Jadanik gida bat duzue?
Gida-hizlari karta profesionala duten gida-hizlariek eta gida interprete baimenduek,eta karta profesional bat duten frantses eta atzerriko museo publikoetako langile zientifikoek baizik ez dute gure eremuetan hitza hartzeko eskubidea. 60 euroko hitz eskubidea ordaindu beharko da orduan.
Eta konkretuki, heltzen garelarik, nola gertatzen da?
Gunera heldu eta, taldeko arduraduna hurbilduko da museoko hargunetik kontratu izenpetuarekin eta aitzinetik betea izan den bisita bermearekin. Partehartzaileentzako txartelak berreskuratuko ditu. Soinu sistema anplifikatu bat erabiltzea ez bada baimendua, adigailuak erabiltzen ahal dira.