Ongi etorri Bonnat-Helleu museora, berantetsiak gara zuen ikusteaz!

 

Orri honetan zuen bisita prestatzeko argibide baliagarriak atzemanen dituzue.

Guziak ongi etorriak zarete museora, eta zinez gogoko dugu zuen bisitarako baldintza onenak eskaintzea. Ahalmen fisiko, kognitibo edo adimen urriko egoeran dauden pertsonak edo egoera ekonomiko latzean daudenak laguntzen baldin badituzue, eskaintza hau zuzendua zaizue.

Izan hezitzaile, animatzaile, elkarte arduradun, soldatadun edo benebolo, aholku pertsonalizatuak edo prezio apalagoak eskainiak izanen zaizkizue museoko aktibitateetarako.

 

Marie Clarac-ekin harremanetan sar zaitezte 
m(point)clarac(arobase)bayonne(point)fr
edo 05 59 46 61 52 zenbakira deituz

 

 

  • Ahalmen urriko pertsonentzako edo artatzaile edo laguntzaile batek lagundu talde osatuentzako sartzea urririk da.
  • Loriatuak izanen gara ere zuei astearteaz, hetsiak garen egunean, harrera eskaintzea, gure eremuetan lasaitasun eta jabaltasun handiagoarekin ibiltzeko.
  • Bisitari guziei harrera eskaintzeko antolatua da Bonnat-Helleu museoa eta arte obrak helgarriak izateko jarduten du. Orri hau irakur ezazue proposa diezazkizuekegun dispositiboen berri har dezazuen.

 

Autobusez etorriko zarete? 

Boufflers hiribidean kokatua da aparkaleku hurbilena baina epe laburreko aparkatzea baimendua da Jacques Laffitte karrikan.

 

 

Utzi artea zuregana etortzen

Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.