Ongi etorri Bonnat-Helleu museora, berantetsiak gara zuen ikusteaz!

 

Orri honetan zuen bisita zuen ikasgelarekin prestatzeko argibide baliagarriak atzemanen dituzue.

Sartzea urririk da eskoletako haur eta haien laguntzaileentzat, baina eskatzen dizuegu zuen bisita aitzinetik erreserbatzea. Ahal bezain harrera ona eta geletan zirkulazio jarioena eskaintzeko gisan, nahitaezkoa da egun eta oren zehatz baterako, idatziz hitzartu erreserbatzea egitea.

 

 

  • Nola egin nire bisitaren erreserbatzea? 

2026ko martxoaren 1etik aitzina hasiko dira eskolentzako bisitak. Anartean, bisita zuen ikasgelarekin prestatzeko museoa ezagutzeko tarte batzuetara gomitatuak zarete. Eremuak eta egin daitezkeen ibilbideak ezagutaraziko dizkizuete bitartekariek.

Lehen mailako irakasleentzat: goizean 10:00etatik 12:00etara

Bigarren mailako irakasleentzat: arratsaldean 14:00etatik 16:00etara

  Abenduaren 10ean, asteazkenarekin
  Abenduaren 17an, asteazkenarekin
  Urtarrilaren 14an, asteazkenarekin
  Urtarrilaren 21ean, asteazkenarekin
  Urtarrilaren 28an, asteazkenarekin

 

  • Nire ikasgelarekin etorri nahi dut, baina zoin motako bisita egin dezaket?

 

Bisita gidatu desberdinak proposatzen dizkizuegu, komenigarriena zaizuena hauta ezazue.
Bisita guziak frantsesez edo euskaraz proposatuak dira.

  • CROQUEZ-MOI, CROQUEZ-VOUS: #Filtrorik gabeko erretratuaren artea?
  • EMAZTE BAT IZAN: Itzala eta argiaren artean, emazteen lekua artearen historian
  • GAMES OF CROWNS: Boterearen irudia denboran zehar
  • MUSEOKO AVENGERAK: Mitoak eta elezaharrak museoan
  • ZALDIZKAKO ALDI ZORAGARRIAK: Museoko bestiarioa
  • IRAULTZAK, LURRUNA ETA KRINOLINAK: Ongi etorri 19. mendera!
  • Baliagarritasunari dagokionez, zer da plantan ezarria? 

     

  Boufflers hiribidean kokatua da aparkaleku hurbilena baina epe laburreko aparkatzea baimendua da Jacques Laffitte karrikan.

  Garraio publikoak biziki baliagarriak dira museora hurbiltzeko, oinezko karriketatik ibiliz museotik oinez 5 minutura diren Echauguette – Museoak edo Réduit Boufflers geldilekuetan jaisten ahal zarete.

  Piknikatu behar baldin baduzue, justu museoaren parean duzue Léo Pouzac plazabaratzea. Joko eremu bat atzeman behar baldin baduzue bisita aitzin edo ondotik, Frédéric Bastiat karrikaren buruan Ravignan plazabaratzea aurkituko duzue.

 

 

Utzi artea zuregana etortzen

Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.