Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.
Kolokia – Akitaniako mitologiak
| Datak | |
|---|---|
| Horaires | 9h30 - 17h30 |
| Localisation | Ospitalea, Irissarry |
| Tarif | Urririk |
Ospitalea, Bonnat-Helleu museoa eta Euskal Kultur Erakundea elkartu dira Akitaniako eta Pirinioetako mitologien inguruko gogoeta zientifikoa bultzatzeko, horien erakusketa respektiboeri buruz.
1987an Txomin Peillenek zuzendu « Vasconiana I » kolokio aitzindaria egin eta kasik berrogei urtera, gure hiru erakundeek mitologia, arkeologia, etnografia eta etnolinguistika adituak biltzea proposatzen dute, « Mitologia akitaniarrak » kolokioaren karietara. « Vasconiana II » gisa pentsatua, topaketa honek ikerketaren azken aurrerapenak arakatzeko, ikuspegiak gurutzatzeko eta gure irudimenei forma ematen segitzen duen ondare kulturalari buruzko ikuspegi berriak zabaltzeko aukera emanen du.
Elkarrizketaz beteko eguna: azken aurrerapenak ezagutzera, gure kultur ondareak zalatzan jartzera eta gure irudimena elikatzen jarraitzen duten narrazioak aztertzeko.
“ Mitologian zein arkeologian, azken jatorriaren auziak enigma izaten jarraitzen du, eta alferrikakoa da lehen mitoa —hura bera— aurkitzea espero izatea. ”
Jean-Loïc Le Quellec
Parte hartzaileak
Jean-Loïc Le Quellec antropologoa eta historiaurrelaria da, CNRS-eko ikerketa zuzendaria. Mitoen eta historiaurreko artean berezitua, kontakizun mitologikoen jatorria eta hedapena munduan gaindi aztertzen ditu.
Julein d’Huy historialaria eta mitologoa da, CNRS-ri lotua, mitologia konparatuan berezitua. Bere filomitologiari buruzko lanek kontakizun mitologiko handien jatorria eta hedapena aztertzen dute munduan zehar, historiaurreko sustraietaraino.
Anne Hambücken paleoantropologoa da, IRSNB-ri lotua. Bere ikerketek megalitismoa, tradizio herrikoiak, sinesmenak eta folklorea aipatzen dituzte, bereziki Akitanian.
Jean-Luc Schenck-David arkeologoa eta ondare kontserbatzailea da. Antzinako Akitanian eta Pirinioetan aditua, bere ikerketak idazkunei, kultuei eta Antzinaroko gizartei eskainiak dira.
Argitxu Camus Etchecopar historialaria da eta euskal diasporaren ikerketan aditua. Gaur egun Euskal Kultur Erakundeko (EKE) Etnopoloaren koordinatzailea, euskal kultur ondarearen biltzeko, balioztatzeko eta transmititzeko lan egiten du.
Programa
9.30 : Sar hitzak
9.45 : « Historiaurreko mitoak beraurkitzea posible ote da ? » Jean-Loïc Le Quellec
11.15 : « Bi ohoin izarretan : euskal kontakizun baten jatorri paleolitikokoa » – Julien d’Huy
12.15 / 14.00 : Bazkaria
14.15 : « Megalitei lotutako alegiazko izakiak Akitania Berriko folklorean » : Anne Hambücken
15.15 : « Erlijio usaiak Antzinako Akitanian » : Jean-Luc Schenck-David
16.30 : « Ipuin eta sinesmen herrikoiekiko harremanaren bilakaera euskal gizartean, Eleketa ahozko memoriaren funtsetan barna. » – Argitxu Camus Etchecopar
17.30 : Bukaera
Argibide praktikoak
2026eko irailaren 18a, 9.00 – 17.30
Ospitalean, Irisarri
Sartzea urririk, izen ematea beharrezkoa
Toki mugatuak : 70.
Mintzaldiak filmatuak izanen dira eta Euskal Kultur Erakundearen webgunean ezarriak.
Kolokioaren aktak 2027an argitaratuak izanen dira.
Artzain ostatuan bazkaria (18-25€), tokia erreserbatuz izena ematean