Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.
Salmenta Baldintza Orokkorak
Beherago « saltzailea » bezala izendatu Jean-René Etchegaray Jauna, karguan den eta hauek betetzeko legeak dioen bezala ahalmena daukan auzapezak ordezkatu Baiona hiria, alde batetik,
Eta beherago « eroslea » bezala izendatu, produktu edo zerbitzuak erosten dituen pertsona fisiko edo moralaren artean, beste aldetik.
1. artikulua – Bonnat-Helleu museora sartzeko linean egin salmentaren gaia eta xedapen orokorrak
Saltzaileak proposatu linean egin produktu edo zerbitzu salmentarako alderdien eskubide eta eginbeharrak zehazten dituzte Salmenta Baldintza Orokor hauek (CGV/SBO); mbh.bayonne.fr gune honen bitartez burutu produktu edo zerbitzu salmenta guziei aplikatzen zaizkie. Hauek noiznahi aldatzeko aukera atxikitzen du Saltzaileak, bertsio berri bat argitaratuz bere Internet gunean. Manatzearen ordainketa egunean indarrean ziren SBO-ak dira aplikatzen orduan.
Saltzaileak segurtatzen du hauen onarpena argia dela eta ez duela zalantzarik sortzen, bete beharreko lauki bat eta balidatze klik bat plantan ezarriz. Erosleak adierazten du Salmenta Baldintza Orokor guzi hauen berri hartu duela eta neholako murrizketa eta zalantzarik gabe onatzen dituela. Erosleak aitortzen du beharrezkoak zituen aholkuak eta informazioak ukan dituela, eskaintza bere beharrei oni egokitzen zitzaiela segurtatzeko. Erosleak adierazten du, frantses legeen arabera, legalki kontratua izenpetzeko edo beregain hartzen duen pertsona fisikoa edo morala balioski ordezkatzeko ahala duela. Kontrarioa frogatzen ez deno, saltzaileak grabatu informazioek dute transakzio guzien froga osatzen.
2. artikulua – Txartelak
2 sartzeko txartel mota mana daitezke linean den txarteldegiaren bidez edo Bonnat-Helleu museoko hargunean.
Txartel termikoak
e-txartelak
Banakako txarteldegia (< 10 pertsona)
Sartzeko modalitate guziak txartelean zehaztuak dira: lekua, eguna, tenorea, saioaren izaera.
Taldeko txarteldegia (> 10 pertsona)
10 pertsonatik gora, bisitariek talde bat osatzen dute.
Taldeko bisita egin nahi izanez gero, izan bisita hitzaldia edo bisita librea, txarteldegiarengana jo behar da bisita tarte bat lortzeko.
Bisita librea, Bonnat-Helleu museokoa ez den kanpoko hizlari batekin egin nahi duten taldeen erreserbatzerako, bisita eskubide fresak eskatuak izanen dira. 25 pertsonara, laguntzaileak barne (30 eskolentzat), mugatuak dira taldeko bisiten neurgailuak. Eskatuz gero edo internet gunean eskura daitezkeen talde bisita baldintzak onartzen direla aiderazten da erreserbatzea eginez.
Leku kopuru gehiena:
Kategoria guziak nahasirik, Saltzaileak finkatu lekuen kopurua ezin du gainditu erosleak mana dezakeen txartel kopuru osoa. Manatzea egiterakoan ez bada kontrakoa adierazten, kopuru hau 9-koa da ber prestaziorako.
Eroslea hitzartzen da orduan ez duela Saltzaileak finkatu muga baino leku gehiago eskuratzeko saihesbiderik (adb. segidako manatze desberdinak egitea). Horrela eginez gero, haren aurkako neurri oro har dezake Saltzaileak manatzea ezeztatzeko, Salmenta Baldintza Orokor hauek errespetatze eskas berri guziak ekiditzeko gisan.
Ondorioz, Saltzaileak finkatu muga gainditzen duen leku kopuru handiagoa lortu nahi badu erosleak, musee-bonnat-helleu@bayonne.fr helbide elektronikora idatziz harekin harremanetan sartzeko gomita luzatzen zaio.
Eskuragarritasuna:
Denbora errealean egiten dira erreserbatzeak. Koadro horretan, gure zerbitzariak denbora errealean abisatzen du eroslea txartelen eskuragarritasunaz, manatzea egiten delarik. Txartel horiek ez bazaizkio komeni, saskiko artikuluak ezezta ditzake beti erosleak, erosketa baliodun egin aitzin. Prestazio BETEA edo oren tartea BETEA izanez gero, ez da igurikatze zerrendarik plantan ezarria izanen.
3. artikulua – Prezioak
Internet gunearen bidez saltzen diren produktuen prezioak eurotan agertzen dira, zerga guziak barne, eta zehazki finkatuak dira produktuen deskripzio liburuxka orrietan. Eurotan eta zerga guziak barne ere adieraziak dira produktuak manatzeko orrian, eta bidaltze gastuetatik kanpo. Sozietatearen Internet guneetan sartzeko beharrezkoak diren telekomunikazio gastuak, bai eta, hala gertatuz gero, eskuetaratze gastuak ere, eroslearen gain geldituko dira.
Bere prezioak noiznahi aldatzeko aukera atxikitzen du Saltzaileak. Manatzeak erregistrazeko momentuan indarrean dauden prezioen arabera ordainaraziak izanen dira zerbitzuak eta produktuak.
Prezio mota desberdinak proposatuak izan daitezke, zerbitzuen arabera, besteak beste. Frogagiri nahitaez eskatua izanen zaio prezio apalagoa edo urririkikotasuna lortu duen pertsonari.
Erosketan akats bat gertatzerakoan, sartzea ez onartzeko aukera atxikitzen du Saltzaileak, eta txartela erosleari edo hartzedunari sartzea prezio onean proposatuko dio, diru itzultze eskaera onartzera behartua izan gabe.
Txartelak eta sartzeak ezin zaizkio beste norbaiti berriz saldu.
Sartzeko txartelak eta harpidetza kartak nominatiboak dira eta ezin dira beste norbaiten esku utzi.
4. artikulua – Kontratuaren bururatzea linean
Saltzaileak eskaini produktu bakoitzari bereziak zaizkion etapa segida bat segitu beharko du erosleak haren manatzea bururatzeko. Haatik, beherago zehaztu urratsak sistematikoak dira: ➢ Produktuari buruzko funtsezko ezaugarriez informazioa; ➢ Produktuaren hautua, behar balitz haren hautabideena eta erroslearen datuen erakuspena (identifikazioa, helbidea…); ➢ Salmenta Baldintza Orokor hauen onarpena. ➢ Manatzearen elementuen egiaztatzea eta, behar balitz, makurren zuzenketa. ➢ Ordainketarako jarraibideen jarraipena, eta produktuen ordainketa.
Manaketa ongi bururatzeko eta Kode zibileko 1316-1 artikuluaren arabera, eroslea hitzartzen da bere egiazko identifikatze elementuak ekarriko dituela.
5. artikulua – Manatzearen baliozkotzea eta sartze txartelen erdiestea:
Txartel edo harpidetze kartaren manatzea ongi baliozkotua izan dela baieztatzen duen gutun elektronikoa eskuratzean baizik ez da behin betiko baieztatua eta Saltzailea hitzarrarazten.
Ondorioz, komeni da mezutegi elektronikoa begiratzea eta egiaztatzea emailak ez direla SPAM/mezu baztergarrietan.
Delako manatze berrespen gutun elektronikoa eskuratu ezean, Saltzailearekin harremanetan sartu behar du erosleak musee-bonnat-helleu@bayonne.fr helbidera idatziz.
Sartze txartela
Linean erosi txartelak ezin dira Bonnat-Helleu museoko hargunean eskuratu.
Txartel erreserbatuak lortzeko esteka zuzenki sartua da manatze berrespen emailean.
Bezero kontutik ere deskarga daitezke txartelak, « Nire manatzeak » sailean, manatzea ordaindu orduko, eta zerbitzuaren bukatzeko eguna arte.
Eroslea Bonnat-Helleu museora txartel hau edo hauek erakutsiz baizik ez da sartzen ahalko, QRKODE ikusgarriarrekin, aipatu baliozkotasun egun eta tenorerako.
E-txartelak PDF formatuan inprimatzeko, erosleari (edo hartzedunari) dagokio baieztatzea material egokia duela, beherago zehaztu baldintzetan.
Baliodun izateko, erretratu edo paisaia moduan inprimatu behar da E-txartela, aitzinalde eta gibelalde garbiak dituen A4 orri zuri baten gainean. Beharrezkoa da inpresio kalitate onekoa izatea, partzialki inprimatu, zikindu, andeatu edo irakurgaitzak diren txartelak ez dira onartuak izanen, baliorik gabekotzat hartuak izanen direlako. QRKODE-a irakurgarria izan behar da. Erosi toki bakoitzari E-txartel bat dagokio: Sartze txartel hau daramana hitzartzen da bere E-txartela bisita osoan atxikiko duela.
E-txartelak telefono mugikor batean edo tauleta batean aurkezten ahal dira ere.
Erosleari (edo hartzedunari) dagokio baieztatzea bere tresna ongi kargatua dela eta honen argitasuna hein handienean dela QRKODE-a ahal bezain ongi irakurktzeko.
Jariotasun arrazoinengatik, txartela bisita aitzin deskargatua izan dadin, kontura sartzeko arazo oro saihesteko gisan (pasahitza ahantzia, wifira sartzeko arazoa…).
Akatsak:
Saltzaileak erantzukizun orori uko egiten dio: sartzea manatzean, tratatzean edo inprimatzean gerta daitezkeen akatsengatik, berak nahitara eragin ez dituen neurrian, edo sartzea galdua, ebatsia edo haizu ez den molde batez erabilia izan delako.
Erosleari ez zaio neholako sartzearen doblerik edo zirutagiririk, berrargitalpenik, nolanahikoa izanik ere, emana izanen, eroslearen hastapeneko sartze txartel inprimagarria baizik.
6. artikulua – Bonnat-Helleu museoarako sarbidea
Jeu de Paume-n sartzen den pertsona orok (saltegiaz, ostatuaz eta korraleaz kanpo) bere sartze txartel baliozkoa eduki behar du.
Baliozkotasun epean sartzen den sartzeko baimena da:
- txarteldegiak (leihatila / terminala / internet gunea / telefonoa) eman txartel / e-txartela (formatu numerikoan), txarteldegi logizialetik atera eta QR KODE balioduna dakarrena.
- Kidetze karta Harpidedun eta Bonnat-Helleu Museoaren Adiskideentzat;
- Saltzaileak edo Saltzaileak baimendu erakunde orok hornitu bisitari txartel edo behin betiko edo aldi bateko sartzeko baimenak
Baliozkotasuna aitzinetik zehaztu eta sartze txartelaren gainean adierazia izan behar da.
Frogagiri bat edo baliozkotasun epean dagoen dolumentu bat eskatzen ahal dituzte hargune edo segurtasuneko langileek.
Ordutegi zehatzeko saioei dagokienez, gomendatua da, aktibitatea edo 15 minutu bisita aitzin bederen etortzea.
Baldintza hauek errespetatzen ez dituen bisitari orori (sartze baliogabea, beranta, etab.) sartzea debekatzeko aukera atxikitzen du Saltzaileak.
Erosleak ezingo dio neholako diru itzultzerik edo kalte-ordainik eskatu Saltzaileari.
QR Kodea:
QR KODE bakar bat dakarte txartelek eta harpidedun kartek. Haien baliozkotasuna kontrolatua eta erregistratua da esparruen sartzeetan, QR KODE irakurleak erabiliz.
Txartel bat saio desberdinetarako edo egun desberdinetarako parametratua den kasuan salbu, ezin da museora aldi bat baino gehiago sartu txartel berdina erabiliz.
Txartela erakutsiko duen lehen pertsona baizik ez da onartua izanen, erosi zerbitzuaz gozatzeko. Txartelaren ustezko jabetzat hartua izanen da.
Horregatik debekatua da txartela, edozoin moldez kopiatzea, bikoiztea edo faltsutzea, edo horretarako beste baten esku uztea. Txartela leku seguruan atxiki behar da.
Gomendatua da salmenta ofizial zirkuitu bat bakarrik erabiltzea txartel bat erosteko eta ezezagun batek proposatu txartel bat sekula ez onartzea. Kopia bat izan daiteke.
Saltzaileak erosleari sartzea debekatzeko aukera atxikitzen du txartel baten inprimatze, erreprodukzio, kopia edo imitazio desberdinak ibilbidean ezarriak direlarik, eta saiorako sartze bat jadanik onartua izan zaiolarik delako txartelaren inprimatze, erreprodukzio, kopia edo imitazioa erakutsi duen pertsonari.
Saltzailea ez da behartua txartela erakusten duen pertsonaren nortasun agiria baieztatzera, eroslea denez ikusteko, ez eta txartelaren egiazkotasuna begiratzea, imitazioa edo kopia ezin dudatuzko moldean identifikatzen ahal ez den neurrian, saiora sartzeko kontrola egiterakoan.
Txarteladunari arrazoin horrengatik sartzea debekatzen bazaio kontrola egiten delarik, ezingo du diru itzultzerik eskatu.
7. artikulua – Produktuak eta zerbitzuak
Produktuen, zerbitzuen funtsezko ezaugarriak eta haien prezioak eroslearen esku utziak dira eskaini Internet gunean. Kontratuzko argibide hauek zehazki eta frantses hizkuntzan aurkeztuak dira. Frantses legearen arabera, manatzea balidatzean, hauen laburbliduma eta berrespena aukeztuak dira. Baldintza berezirik ez bada, hauen arabera eskaini eskubideak, manatzea izenpetzen duen pertsona fisiko edo moralari (edo adierazi email helbidea duen pertsonari) baizik ez zaizkio onartzen.
8. artikulua – Jabego erresalbu klausula
Prezioa osoki ordaindu arte Saltzailearen jabegotzan gelditzen dira produktuak.
9. artikulua – Ordainketa
Erosleak ordainketa banku txartelez baizik ez du egiten ahal. Nahitaez nazioarteko banku txartelak baizik ez dituzte hornitzen ahal Frantziatik kanpo plantatu bankuek (Mastercard edo Visa). Gure ordainketa hornitzaileak du banku txartelen bidez linean egin ordainketa segurtatua burutzen. Helarazi argibideak behar den bezala kodifikatuak dira eta ezin dira sarean garraiatzean irakurri. Erosleak ordainketa abian ezarri orduko, transakzioa berehala kontutik kendua da, argibideak baieztatuak izan ondotik. Moneta eta finantzako kodeko L.132-2 artikuluaren arabera, kartaz eman ordaintzeko hitzartzea ezin da ezeztatu. Bere bankuko argibideak salmentaren karietara komunikatuz, adierazi prezioaren araberako diru kopurua kartaz kontutik ateratzeko baimena ematen dio erosleak Saltzaileari. Erosleak baieztatzen du kontutik dirua ateratzeko baimena ematen duen kartaren legezko jabea dela eta honen erabiltzeko eskubidea duela. Akats bat gertatuz gero edo kontutik kartaz dirua atera ezinean, Salmenta berehala konpondua da eskubide osoz eta manatzea ezeztatua da.
10. artikulua – Gibelera egiteko epea
Kontsumoaren kodea, eta besteak beste honen L.121-20 artikuluak eta ondokoak aplikatuz, erosleak ez du gibelera egiteko eskubiderik. Txartelak, salduak izan diren saiorako baizik ez dira baliodunak. Neholako kopiarik ez da esleituko, galdua edo ebatsia izan bada ere. Txartelak ez dira ez berriz hartuak, ez trukatuak, ez ordainduak, beherago adierazi baldintzen araberako saioaren ezeztatze edo gibelatze kasuetan salbu.
Ezeztatzea / Gibelatzea:
Saio bat ezeztatua edo gibelatua bada, Saltzaileak ahalegin guziak eginen ditu eroslea horretaz abisatzeko, internet gunean lehentasunez, edo gutun elektronikoz edo telefonoz, manatzea egiterakoan helarazi epe eta argibideen arabera.
Txartelen ordianketa itzultzeko modalitateak erosleei jakinaraziak izanen zaizkio eta Saltzaileak ditu zuzenki diru itzultzeak burutuko.
Saltzailea hitzartzen da, txartelean edo txarteletan (fazial balioa) agertzen den txartelaren ZGB prezio orokorra ordaintzera. Saltzaileak ez du edozoin motako neholako gasturik beregain hartuko (bidalketa gastuak, asurantza, bidaia, bestak beste, …).
Dirua itzultzeko eskubidea txartelen erosleari baizik ez dagokio, txartzela itzultzean.
11. artikulua – Garantiak
Txartelaren edo txartelen erosleari dagokio egiaztatzea, erosketa egitean, saiorako txartelen kopurua, izena, eguna, lekua eta tenorea, bai eta txartel horretan edo horietan idatzi prezioa ere.
Ondotik egin erreklamaziorik batere ez da kontutan hartua izaten ahalko.
Saltzaileak erantzukizun orori uko egiten dio, bisitariek ekarri eta horretarako antolatu aretoetan ezarri ez dituzten jantzi, objektu edo materialek jasandako mota orotariko kalteetarako.
Bonnat-Helleu museoan direlarik molde zuzenean edo zeharka eragin dezaketen kalte ororen erantzule dira erosle / hartzedunak.
Txarteldun guziak behartuak dira Bonnat-Helleu museoaren bisita araudiari egokitzera.
Heldu batek ez lagundu eta gurasoen baimenik ez duten 15 urtepeko adingabeei sartzea debekatzeko eskubidea atxikitzen du Saltzaileak.
Galdera edo erreklamazio bat egiteko, erosle / hartzeduna txarteldegi zerbitzuarengana jo dezake.
Erreklamazio bati dagokion gutun guziak ondoko helbidera bidali behar dira: Txarteldegia Zerbitzua, Bonnat-Helleu Museoa, 5 Jacques Laffitte karrika Baiona
12. artikulua – Erreklamazioak
Behar balitz, edozoin erreklamazioa helaraz diezaioke Erosleak Saltzaileari ondoko xehetasunen bidez: musee-bonnat-helleu@bayonne.fr .Haren eskaera edo erreklamazioari begirako prozeduraren berri emanen zaio, edo Saltzailearen agente bat harekin zuzenki harremanetan sartruko da.
13. artikulua – Jabego intelektual eskubideak
Jabego intelektual eskubide pean dauden marka, izen, eremu izen, produktu, logizial, irudi, bideo, testu edo, orokorkiago, jabego intelektual eskubide pean dagoen argibide oro, Saltzailearen jabegotzan baizik ez dira eta egoten dira. Neholako jabego intelektual eskubide eskualdatzen ez da gauzatzen SBO hauen bitartez. Ontasun hauen erreprodukzio oso edo partzial, aldaketa edo erabilpen oro, arrazoinak nolanahikoak izanik ere, erabat debekatua da.
Jabego intelektual kodeko eta nazioarteko hitzarmen eta akordioetako xedapenen arabera, erreprodukzio, jakinarazte, irudikatze, itzultze, hedatze, aldatze, idazte, partziala edo osoa, nolanahikoak izan erabili euskarria eta erabili prozesua, pribatua ez den erabilpen baterako debekatua da, Saltzailearen aitzinetikako baimen argirik gabe.
Artikulu honen xedapenen arau hauste orok faltsutze delitu bat osatzen du eta, ondorioz, egilearen erantzukizun zibil eta penala engaiatzen du. Datu basei dagokien 1998ko uztailaren 1eko 98-536 legeak, bestalde, ez du neholako salbuespenik onartzen.
14. artikulua – Ezinbesteko kasua
Saltzailearen egibeharren betetzea gelditua da, betetze hau saihes dezakeen ustekabeko edo ezinbesteko kasu bat gertatzean halanola (eta zerrenda hau osoa ez bada ere) aro txarra, greba, sutea, urak eragin kalteak, eskuhartzaile baten eritasuna, etab… Saltzaileak bezeroa ahal bezain fite abisatuko du gertakariaz. Erantzukizuna ez da saltzailearen gain geldituko saioaren programa edo ordutegia aldatuko balitz.
15. artikulua: Kontratuaren baliogabetasuna eta aldaketa
Kontratu honetako akordio bat baliogabetuko balitz, baliogabetasun honek ez luke beste akordioen baliogabetasuna ondorioztatuko, beti indarrean egonen baitlitzateke hauek alderdien artean. Alderdiek idatzi eta izenpetu akordio baten ondorioz baizik ez da baliozkoa kontratu aldaketa oro.
16. artikulua: Datu pertsonalen babesa
Manatzea egitean, pertsonal izaera duten datu batzuk eroslearengan bildu behar ditu Saltzaileak, delako manatzea kudeatzeko gisan.
Eroslearen bezero kontuan begiratuak dira datu horiek. Manatzearen tratatze eta jarraipenaren koadroan erabiliak dira, bai eta eroslearekiko harremanerako (saioaren gibelatze edo ezeztatze, zirutagiri eskaera, saioaren modalitateak… bezalako argibideak).
Saltzaileak, Posta eta komunikazio elektronikoen kodeko L. 34-5 artikuluak (Kontsumoaren Kodeko 121-20-5 artikulua) baimendurik, guneko bisitariari, berak jadanik egin manatzearen antzeko saio eskaintzak helarazteko eskubidea atxikitzen du. Bisitariak uko egin diezaioke haren datuak erabiltzeari mota horretako eskaintza bat helarazia zaion aldi oro, mezu elektronikoa ondoko helbidera igorriz: musee-bonnat-helleu@bayonne.fr
Bestalde, horretarako agertzen den laukia betez onartzen baldin badu, Bonnat-Helleu museoari informazio gutunak mezu elektronikoz helarazteko baimena ematen ahalko dio. Berantago, Bonnat-Helleu museoko berririk errezibitu nahi ez badu gehiago, musee-bonnat-helleu@bayonne.fr internet helbidera mezu elektronikoa igorri edo informazio gutun bakoitzean horretarako agertuko den estekaren gainean klikatu beharko du.
Gunearen bisitariaren nabigazio datuak cookies-en bidez biltzeko aukera ukan dezake Saltzaileak. Gunean egin duen nabigazioari buruzko informazio bilketa (bisitariak kontsultatu orriak, kontsultaren eguna eta tenorea, etab.) ahalbidtzen duten fitxategi informatikoak dira cookies-ak. Bisitariaren ordenagailuan kokatuak dira hauek. Gunean egin bisita bakoitzean identifikatuz, bisitariaren nabigazioa erraztea dute xede cookies-ek. Molde horretan bildu nabigazio datuek ez dute, haiek bakarrik, bisitariaren izena identifikatzen ahalbidetzen eta haren konexio terminalaren identifikazioa sinpleki segurtatzen dute.
1978ko urtarrilarren 6ko Informatika eta Askatasunak Legearen arabera, eta, 2018ko maiatzaren 25ean datuen babeserako europar araudi orokorra (RGPD/DBEAO) indarrean sartu denetik, zuei buruzko datu pertsonalak galdetzeko, ikusteko, aldatzeko, eragozteko eta zuzentzeko eskubidea duzue. Indarrean dagoen araudiaren arabera, eskaera izenpetua izan behar da, eta eroslearen izenpedura dakarren nortasun agiri baten fotokopia gehitu behar zaio, erantzuna igorri behar den helbidea zehaztuz. Erantzun bat erosleari helarazia izanen zaio orduan, eskaera eskuratu eta 2 hilabeteko epean. Gunearen erabiltzaileei buruzko argibide nominatiboen tratamendua, CNIL-i helarazi deklarazio baten ondotik egiten da.
17. artikulua – Zuzenbide aplikagarria
Salmenta baldintza orokor hauetan agertzen diren klausula guziek, bai eta erosketa eta salmenta operazio guziek, frantses zuzenbidea errespetatzen dute.
404 errorea: Bilatu duzun pieza ez dugu aurkitzen!
Iduri luke esteka artista batzuek haien koadroaren aitzinean bezain galdua dela. Baina ez arrangura, hainbeste altxor atzemanen duzue hemen!
Hasierara itzuli edo gure bildumak esplora itzazue, inspirazio berria atzemanen duzue seguru aski.