Ikerketa eta jakintzen balioan ezartzea, bere zereginetan osoki sartzen direlako, hainbat artxibo funts eta bilduma, dokumentu funts eta liburutegi batez osatua den Ikerketa zentroa aterpetzen du Bonnat-Helleu museoak.
Helgarritasuna
Ikerlariak, ikasleak edo museoko bildumez edo artearen historiaz orokorki gehiago jakin nahi duten guziak urririk hurbil daitezke Ikerketa zentrora, hitzordua hartu ondotik.
Tokian berean baizik ez dira dokumentuak kontsultatzen ahal.
Langile batzuk bertan egoten dira zuen bilaketan laguntza ekartzeko. Pertsona oro, eskaera azaldua eta aste bat lehenago helaraziz gero onartua izanen da.