Bonnat-Helleu museoko obra eta artistei buruzko dokumentuz osatu 7000 dosier bilduak dira Ikerketa zentroan, bai eta instituzioa eta bertako bildumei buruzko dokumentu funtsak ere.
Léon Bonnat, Paul Helleu eta baionar artistez erreferentziako funtsak, bestak beste, gordetzen eta balioan ezartzen ditu.

Dokumentuak tokian berean kontsultatzen dira, baina baliabide batzuk linean eskura daitezke.

 

    • Kontsultatzea

Tokian berean baizik ez dira dokumentuak kontsultatzen ahal.
Langile batzuk bertan egoten dira zuen bilaketan laguntza ekartzeko. Pertsona oro, eskaera azaldua eta aste bat lehenago helaraziz gero onartua izanen da.

Baliabideak

 

 

  • Obra dosierak

Obra dosier bat  dauka Bonnat-Helleu museoan begiratu obra orok. Haren edukia bildumen datu basearen osagarria da.

Museoko zientzia politikari baitezpadakoak zaizkion dokumentu tresnak izanki, obra bati buruzko informazio fidagarrienak eta egokienak biltzea dute xede obra dosierek. Obraren historiaren zinezko memoria den dosier honek, obra bera jarraikitzen du museoko bildumetan egoten den denbora guzian. Informazio administratibo, zientifiko, tekniko edo materialez osatua da, ondoko antolaketaren arabera :

    • Argazkiak: obraz dauden argazki guziak, zaharrenak barne;
    • Bibliografia: sortua izan denetik, frantsesez edo beste hizkuntza orotan obraz argitaratu aipamen guziak (artearen historiako argitalpen orokorrak, monografiak, erakusketa katalogoak, aldizkariak, kolokio agiriak, etab.);
    • Gutunezko harremanak: bilduma publikoetan sartu denetik, obraz egin xehetasun eskaerei buruzko gutun ez argitaratuak;
    • Historikoa: obraren eskuratzeari (kontserbatzaileen intentzio oharra, eskuratze agindu edo erabakia, inbentario kopia, salmenta agiri desberdinak edo bilduma partikularretan egin egonaldiak) eta, eskuratua izan aitzineko haren historiari buruzko dokumentuak;
    • Mediazioa: kartelak, gela orriak, obrari buruzko dosier pedagogikoak;
    • Mugimenduak / Erakusketak: erakusketa baten karietara, mailegu eta garraioei buruzko dokumentuak; obraren lekualdatze baten aipamena dakarren dokumentu oro;
    • Lotu obrak: Azpi paper-zorro honetako obra guziak delako obraren sortzaileak egindakoak dira (salbuespen bakan batzuk eta artista arteko lankidetza adibideak salbu) eta sortze urratsei dagozkie;
    • Ikerketa: obrari buruzko ikerketa agritaratugabeak;
    • Obren kontrola: obraren kontrola fitxa;
    • Zaharberritzeak / Agiriak: obraren gainean burutu mota orotako zaharberritze egintza, bai eta haren egoera agiria.
  • Artista dosierak

Bonnat-Helleu museoan begiratu obren artistei buruzko dosierak biltzen ditu funts honek. Aipatu artistari buruzko datu biografikoez, bai eta zientifikoez eta historikoez ere osatuak dira dosier hauek.

  • Gaikako dosierak

Bonnat-Helleu museoko bilduma desberdinei eta emaileei, haren historiari, bai eta begiratu obrei lotu gai handiei buruzko dokumentuak bilduak dira funts honetan.
Kontserbazioak, erakusketen prestakuntzaren karietara, eraman ikerketa lanaren emaitzak dira dosier hauetariko batzuk. Korronte artistikoak, arlo teknikoak, baina baita bidaia edo paisaia gisako nozio desberdinak hunkitzen dituzte gai desberdinek.

Utzi artea zuregana etortzen

Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.