Ikerketa zentroari eskaera helaraziz gero kontsulta daitezkeen artxibo funts eta bilduma pribatuak begiratuak dira Bonnat-Helleu museoan. Azken hauek legatuak, emanak edo salmenta baten ondorioz eskuratuak izan dira, bildumen ikerketa eta aberastearen karietara. Objektu eskuratze ekintza baino anitzez gehiago, jakintza eskuratze baten gisara aurreikusten du museoak.

Euskarri tipologia desberdinez osatuak dira funts hauek: testuak (autografoak, gutunak, artikuluak, etab.) ikonografikoak (argazki errebelatuak, karta postalak, estanpak, etab.), kartografikoak, baina baita hiru izaritakoak (atelerietako funtsak).

Multzo ohargarrien artean, aipa ditzagun Paul Helleu, Léon Bonnat, baina baita Eugène Pascau artisten artxibo funtsak.

Inbentarioak egiten ari dira une honetan eta orrialde honetan argitaratuko dira.

 

  • Kontsultatzea

Erreserban begiratuak dira artxibo bilduma eta funts guziak. Pertsona oro, eskaera azaldua eta aste bat lehenago helaraziz gero onartua izanen da Ikerketa zentroan.

 

Inbentarioak

 

  • Léon BONNAT bilduma

  • Jacques PETITHORY bilduma

Utzi artea zuregana etortzen

Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.