Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.
Bisitari indibiduala
Ongi etorri Bonnat-Helleu museora, berantetsiak gara zuen ikusteaz!
Orri honetan zuen bisita prestatzeko argibide baliagarriak atzemanen dituzue.
Museora heltzean, zuen begirada eta bihotzkadei jarraikiz bildumak bisitatuko dituzue. Bakoitzak bere begirada, bakoitzak bere bisita, ez da artea ezagutzeko molde txarrik. Kartel marraztuei fida zaitezkete ere museoko goi-obra bat ere ez huts egiteko.
Museoaren barnealdeaz ideia bat ukan nahi baduzue, planoari begirada eman. Eta gure bildumen berri jadanik pixka bat hartu nahi baduzue, linean gure obra hobetsi batzuk atzemanen dituzue.
-
Teknologia ongi da baina zinezko jendeekin mintzatzeko gogoa dut!
Museoa ezagutzeko gure bitartekariak gidatuko zaituzte, museoaren zati nagusiak ezagutzeko bisita mota desberdinak proposatzen dizkizuete, lauhazka 30 minutuz, erraldoi urratsez, 45 minutuz eta xinaurri urratsez oren batez. Obren inguruko anekdota eta elezaharren bidez! 2 edo 4 euro gehitu beharko diozue txartela erosteko prezioari hautatu duzuen bisitaren iraupenaren arabera.
-
Zenbat denbora aurreikusi behar da?
Zuek ikus! 10 minutu edo egun osoa pasatzen ahal duzue museoan. Gehienetan, bisitariek 2 oren pasatzen dituzte museoko geletan. Pausa baten beharra? Atseden eremu batzuk, aeriumak, atzemanen dituzue 1 eta 3. mailan. Jarleku erosoak, liburuak eta jokoak: denek badugu gorputza eta izpiritua lasaitzeko beharra!
Museora hurbiltzeko moldeaz eta sartzeko txartelen prezioaz argibide guziak lortzeko, hemen da!
Bisitari guziak hartzeko antolatua da Bonnat-Helleu museoa eta hitzartzen da arte obra guzietara hurbiltzen ahalko direla. Behar bereziak badituzue, orri honetara jo proposatuko dizuegunaren berri har dezazuen.