Errezebitu hilabetero inspirazio, edertasun eta aurkikuntza dosi bat.
Museoa pribatizatu
Bonnat-Helleu museoko eremuak pribatiza itzazue eta zuen gomitei denboraz kanpoko aldi bat eskaini.
Baiona Ttipian plantaturik, sekulako kokapen geografikoaz gozatzen du Bonnat-Helleu museoak. Zuen ekitaldiak antolatzeko koadro itzaltsua eskaintzen du.
Bisita pribatu batetik cocktail batera, moda desfile batetik prentsaurreko batera, une ezin hobea pasatzeko gomita luzatzen dizue Bonnat-Helleu museoak. Museoko bildumen bisita libre edo komentatuekin batera aloka ditzakezue eremuak.
-
Patioa
Berina teilatu handiak argiz beteriko 115m2-ko barne korrale zabala da museoko patio historikoa. Petit Palais edo Opéra Garnier bezalako itzal handiko obrak burutzeagatik ospetsua den Facchina enpresak burutu du jatorrizko mosaikazko zorua. Obren ondorioz berriz agerian ezarria eta pazientzia handiz zaharberritua izan da. Bertako barnebideak eta burdin landuzko barandek espazioa museoko bildumera buruz irekitzen dituzte, Achille Zo-ren baionar triptikoak 1900eko Baionara eramaten zaituztelarik. Esparru hau molde ezin hobean egokia da koktelak edo ehun inguruko gomitekin partekatu afaria jarririk antolatzeko.
-
Korralea
Museoaren historiari egin begi kliska bat da barne korralea, aitzineko bizi batean izan den Baiona Ttipiko eskola gogorarazten du. 230 m2-ko espazio zabal honek patioarena luzatzen du ikuspegi garaikideago batekin. Bakezko leku ttipia Baiona Ttipi mugimendutsuaren bihotzean, “Infinituaren gogo-erauzia” deitu XX-en eskulturaren gerizan kokatua da. Eremu hau onena izanen da ekitaldi bat udan antolatzeko.
-
Gela handia
215 m2-ko gela zabala da gela handia. Hirugarren solairuan kokatua, berina teilatu handi batek argiz blaitzen du. Léon Bonnat eta Baionako eskolako margolanak aterpetuz, gure eremu itzaltsuenetakoa da. Ekitaldi intimoak antolatzean salbuespenezko koadroa eskaintzen du jendeei harrera eskaintzeko.
-
Filmaketak eta argazki hartzeak
Vous souhaitez louer les espaces pour un projet de tournage, de prise de vue, de spots publicitaires, de shootings ou pour une émission de télévision ? Nous vous accompagnons dans votre projet sur mesure.